Euskal Herri osotik
Ikasle Egunagaz 350 ikaslek egingo dute bat Plateruenean. Balmaseda, Portugalete, Bilbo, Zumaia, Zumarra, Azpeitia, Laudio eta Duranatik etorriko dira. DBH 3. eta 4. mailako ikasleez gainera,batxilergokoek ere parte hartuko dute euskal kantagintza tradizionala belaunaldi berriei ezagutarazteko ekimenean.
Kontzertu ugari
Bidehuts ekoiztetxeko taldeek kontzertu berezia eskainiko dute, gaur, Plateruenean. Jupiter Jon, Sacco, Anari, Irazoki eta Lagunak, Audience eta beste hainbat talde iragarri dituzte kontzerturako. Goizaldeko 03:00etan berriz, Iparralde inde-elektro eszenaren bultzatzaile diren Moi Moi kolektiboko DJei emango diete lekukoa.
Elektro-folk doinuak
Nahia Zubeldia eta Manu Matthisek 2014an sortu zuten Lumi elektro-folk taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 5ean, zapatuan, eguerdiko 14:00etan. Hainbat kontzerturen ondoren, Durangoko Azoka bisitatuko dute. Gauean berriz, musika erregistroa guztiz aldatuta, Durangaldeko Iheskide taldeak beteko du Platerueneko oholtza.
Egitarauan aurrera eginez, Olatz Zugazti abeslari eta arpa jotzailea izango da astelehenean antzokian joko duen hurrengo musikaria. Ur goiena, ur barrena diskoa aurkeztera etorriko da abeslaria azokara.
Esne Beltza taldeak ere labetik atera berri duen diskoa zuzenean aurkeztuko du Durangoko antzokian. Esna diskoaren inguruko kontzertuaren aurresalmenta oso ondo doala zaldu du Urangak.
Amaitzeko, Korrontzi folk talde mungiarrak biribilduko du Plateruena kafe antzokiak azokarako prestatu duen egitaraua. Abenduaren 8an, 20:15ean emango du kontzertua Korrontzik.