'Amén, zu hor ta ni hemen' erakusketa zabalduko du Ismael Iglesiasek

Anboto 2015ko abe. 4a, 11:50

Durangoko Arte eta Historia Museoko Zu hor ta ni hemen erakusketan bildu ditu Ismael Iglesias artista durangarrak azken urteetako bere lanik esanguratsuenak. Gaur, 19:30ean egingo dute erakusketaren inaugurazio ekitaldia.

Ismael Iglesias artistak (Durango, 1974) Jose Julián Bakedano zinegilearen laguntzagaz hautatutako lanak dira erakusketakoak, 2008 eta 2015 urteetan artean egindakoak. Lau serie bildu dituzte erakusketan: Abstrakzio zinetikoa, Prácticas Bastardas, Temp. Files eta Strujen proiektuetako lanak. 

Erakusketaren katalogoan azpimarratzen denez, "Iglesiasen ikerketarako eta esperimentaziorako grina" islatzen dute Durangoko Museoan bildutako lanek, izan ere, diziplina anitzeko artista da durangarra.

Arte Ederretan lizentziatu zen Iglesias, pintura eta ikus-entzunezko espezialitatean, eta azken urteotan atzerrian hainbat erresidentzia eta erakusketa egin ditu.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!