Zaloa Fuertes eta Marta Lopezen 'Bera' argazki erakusketa ipini dute Napozt tabernan

Anboto 2015ko abe. 1a, 14:04

Marta Lopez galiziarragaz dihardu Zaloa Fuertes argazkilari abadiñarrak Z&M izeneko proiektu honetan. Elkarlan horren emaitza diren dozena bat argazki ipini dituzte Durangoko Napozt tabernan, bi hilabeterako, ikusgai. Emakume gorputzen irudiak dira erakusketakoak.

Ella/bera izenburua du Zaloa Fuertes eta Marta Lopezen argazki erakusketa honek, eta "emakume gorputzaren feminitatearen esentzia zuri-beltzeko argazkietan" emateko helburuagaz gauzatu dute. Argazkilari zein modelo lanetan ere Fuertes eta Lopez aritu dira.

Genero biolentziaren gaiak oso barrenean ukitzen dituelako, hamabi argazkiok MUM (Mujeres Unidas contra el Maltrato) elkarteari eskaintzea erabaki dute. Argazkiekin egutegi bat osatuko dute, eta horren salmentatik ateratzen den dirua MUM elkarteari emango diote.

Z&M-ren facebookeko orrian, zaloa.martuka@gmail.com helbidean eskatuta, zein Napozt tabernan ere eskuratu ahalko da egutegia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!