Musikarien zaindariaren egunaren bueltan hainbat ekitaldi izango dira, asteburuan

Anboto 2015eko azaroaren 20a

Azaroaren 22 musikarien zaindarien, Santa Zezilia, eguna dela aintzat hartuta, astebururako hainbat ekintza antolatu dituzte Arandoño Kultur Elkarteak, Durangoko Orfeoiak, Musika Bandak, eta Musika Eskolak.

Gaur, esaterako, 20:15ean, Haizea eta ura dokumentalaren emanaldia izango da, Santa Ana elizan. Jose Luis Echechipia organojoleak zuzenduriko dokumentala da aipaturiko hori.

Bihar, 19:00etan, Durangoko Orfeoiaren txanda izango da. Zezili Deunaren omenez, meza abestua eskainiko dute, Fernando Urainen zuzendaritzagaz.

Domekan, musikarien zaindariaren egunean, kalejira egingo du Tabira Musika Bandak. 13:00etan hasiko dute kalejira, Jesús Castillejoren zuzendaritzapean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!