Durangon, Alokabideko etxeetan kaleratze bi egon dira aurten

Anboto 2015ko aza. 6a, 09:00

Salmenta bidezko etxeen datuez gainera, alokairu publikoaren inguruko beste bat zabaldu du EH Bilduk, hau ere Eusko Jaurlaritzak argitaratutakoa: Durangon, Alokabideko etxeetan kaleratze bi egon dira aurten.


Koalizioak kaleratzeak salatu ditu, eta udalean kaleratzeei aurre egiteko protokolo bat martxan ipintzea eskatu du. Osoko bilkuran, kaleratzeen aurkako mozio bi onartu ziren 2012an, baina badirudi ez dutela eraginik eduki. Iaz ere, gutxienez, kaleratze bi egon ziren Alokabideko etxeetan.

Bestalde, sektore pribatuari dagokionez, iaz, 70 kaleratzetik gora sinatu ziren Durangoko epaitegian –Durangaldea eta Arratia jasotzen ditu–, eta 2013an 64 izan ziren. Momentuz, ez dute aurtengo datuen berri eman.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!