Durango bonbardatu zuten italiar faxistak omenduko direla salatu du Sare Antifaxistak

Anboto 2015ko aza. 4a, 11:42

Sare Antifaxistak salatu du, La Directa hedabide kataluniarraren iturriak aipatuta, gaur Madrileko Italiako enbaxadan bonbardaketetan parte hartu zutenak omenduko dituztela.

Ohartarazi dutenez, omenaldian Espainiako falangeko kideek ere parte hartuko dute. Sare Antifaxistak, omenaldiaren aurrean "isilik" egotea egotzi dio Durangoko Udalari, sare sozialen bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!