Aste honetan batuko du Alpinok bigarren eskuko merkaturako materiala

Anboto 2015ko aza. 2a, 09:54

Durangoko Alpino Tabira mendizale elkarteak bigarren eskuko materialen azoka egingo du azaroaren 6an eta 7an. Aurretik, merkatuan eskuragarri egongo den materiala jasotzeko (motxilak, arropa, eskalatzeko gauzak, bastoiak, liburuak…), egun bi jarri dituzte. Azaroaren 3an eta 5ean, 20:00etatik 21:00etara, Alpinok Goienkalen duen egoitzara eraman daiteke materiala.


Bigarren eskuko merkatua, datorren asteko barikuan eta zapatuan egingo dute, toki berean. Barikuan, 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita, eta zapatuan, goizez zein arratsaldez: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!