Bi egunetan, dozena bat punk-rock talde, Platerueneko EH Eztanda jaialdian

Anboto 2015eko urriaren 28a

The Last Resort talde ingelesa da barikuko kartelburua.

Bertako eta nazioarteko puntako punk eta Oi! taldeak elkartu dituzte, barikuan eta zapatuan, Durangoko Plateruenean izango den EH Eztanda! musika jaialdiaren barruan. Hamabost talderen zuzenekoak izango dira, bi egunetan, Plateruenean entzungai.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, musika estilo horretako nazioarteko sei bandarik onenetakoak gonbidatu dituzte Durangora: Nabat italiarrak, 4Promille alemaniarrak, The Last Resort eta Subculture ingelesak, Negative Approach Estatu Batuarrak, eta Headliners frantsesak.

Nazioarteko taldeen emanaldia ezezik, bertako talde mitiko baten emanaldiak gozatzeko aukera ere izango da: 90. hamarkadan Arrasaten sorturiko Iskanbila taldeak joko du, esate baterako.

Barikuan, jaialdiko lehenengo egunean, zazpi talde ariko dira, 20:00etatik aurrera. NOM taldearen emanaldiak zabalduko du gaua, eta ondoren, Knockout, Madskins, Subculture, Doubling Boys, Nabat eta The Last Resort taldeak ariko dira. Inglaterrako The Last Resort da EH Eztanda jaialdiaren lehenengo eguneko kartel burua.

Zapatuan, beste zortzi talderen zuzenekoak izango dira Plateruenean entzungai. Última Sacudida, Friday Crew, Strike Back, Crim, Negative Approach, Headliners, 4Promille, eta Iskanbila taldeenak, hain zuzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!