Talde osoak egindako lan onaren barruan, hainbat atleta nabarmendu ziren. Esaterako, Miren de Regil eta Leire Gorritxategi bigarren geratu ziren pertika jauzian eta xabalina jaurtiketan. Nerea Anasagastik eta Terese Lujuak hirugarren amaitu zuten 800 metrotan eta 100 metro hesietan. Hirugarren tokia eskuratu zuen Naia Lertxundik ere disko jaurtiketan.
Gazte mailetan Euskaditik Espainiako txapelketara talderen bat sailkatzea lortu duen klub bakarra ere izan da Bidezabal. Horrela, harrobiak lagunduta, talde nagusiak Ohorezko Mailara itzultzea izango du erronka hurrengo denboraldian.