2014an zehar, dozenaka herritarrekin batera, kultur egitasmoa eraberritu zuen Plateruenak. Lan-taldeka funtzionatzen hastea erabaki zuten, eta espazioa Durangaldeko elkarte eta sortzaileei doan uztea ere bai. Gainera, hasierako obragatik banketxeekin zeukan 250.000 euroko zorrari aurre egiteko, diru bilketa egin zuen; erdia herritarrei esker lortu zuen, eta beste erdia udalagaz adostuta.