150-200 musikarik euren lan berriak aurkeztuko dute 50. Durangoko Azokan. Ibilbide luzeko talde eta bakarlariek (Txapelpunk, Sei Urte, Igelaren Banda...), zein talde sortu berriek joko dute (Atzekabe, Konbenio del Metal, Serious Business...).
Solasaldien gunean, bestalde, literaturako eta musikako 50 lan aurkeztuko dituzte egileek. Gunearen arduradunek bi emanaldi nabarmendu dituzte: 2013. urtean Argizaiola Saria jaso zuen William Douglassena, eta Aragoieraz idatzitako poesia liburu baten lehenengo euskararako itzulpenaren ingurukoa.
Nabaria da martxan hasi zenetik, handitu eta egonkortzen joan dela Ahotsenea. Datuek erakusten dute hori: 2013an 55 sortzaile hartu zituen, eta bi urte geroago, esan bezala, 120 emanaldi izango dira.
Durangoko Azokaren webgunean kontsulta daiteke Ahotsenearen programazioa.