Domekan, 400 ume eta gazte dantzari elkartuko dira, Umeen Euskal Jaian

Anboto 2015eko urriaren 22a

Urriaren 25erako antolatu dute Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek, Umeen Euskal Jaia. Jaialdi hori burutzen duten 49. aldia izango da aurtengoa, eta 400 ume eta gazte dantzari batuko ditu Durangoko kale eta plazetan.

Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai taldeko dantzariekin batera, Durangaldeko dozena erdi taldek ere parte hartuko dute emanaldietan: Berrizko Iremiñek eta San Lorentzok, Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntzek, Zornotzako Udabarrik, eta Ermuako Txindurrik. Gainera, Sestaoko Salleko eta Legazpiko Korosti taldeak ere gonbidatu dituzte jaialdira.

Goizeko 11:30ean aterako den kalejiragaz hasiko dira domekako ekitaldiak, eta alardea egingo dute, 17:00etan, Ezkurdiko plazan (euria ari badu, Landako Gunean egingo dute).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!