Tabira Klubeko Aitor Iturriagak Fuerteventuratik Lanzaroterako bidea egin du igerian

Anboto 2015ko urr. 20a, 12:43

Lanzarotetik Fuerteventurarako (Kanariar irlak, Espainia) trabesian parte hartu behar zuen, baina eguraldiagatik bertan behera geratu zen. Azkenean, kontrako noranzkoan egin du igeri, Fuerteventuratik Lanzarotera. 17,5 kilometro izan dira guztira. 

Haizeagatik alerta horia zegoela eta, bi irlen arteko trabesia bertan behera uztea erabaki zuen probaren antolakuntzak. Iturriagak, azkenean, bere kontura egin du igeri, baina kontrako norazkoan. Ferryen eraginez hainbat alditan desbideratu eta gero, 17,5 kilometrotan egin du 15 kilometrokoa izan behar zen bidea. Lanzarotera heltzerakoan olatuen indarra nahiko handia izan zela azaldu du Tabira igeriketa klubak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!