Durangoko jaiak 2015

Donibane Lohitzunera joan da San Fausto zesta txapelketa

Anboto 2015ko urr. 19a, 09:54

Zapatuan emozio handiko finala jokatu zutan Donibane Lohitzune eta Berriatuko bikoteek: 35-34.

Donibane Lohitzuneko Taunborendeguy-Loborde eta Berriatuko Aimar-Lekue bikoteek txapelketako partidurik onenetakoa eskaini zieten Ezkurdi Jai Alai pilotalekura batu ziren zaleei. Partidu osoan zehar oreka eta emozioa izan ziren nagusi. Bikote biek irabazteko aukerak izan zituzten. Azpimarragarria da aurrelari biek jokatutako partidua. Bata zein bestea inspiratuta ibili ziren eta tanto eder asko eskaini zituzten. Azkenean, Ipar Euskal Herriko bikotea nagusitu zen eta partidu amaieran zaleek gogotik txalotu zuten lau zestalarien jarduna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!