Banden Lehia musika lehiaketaren finalean joko du Yoko Out talde durangarrak

Anboto 2015ko urr. 16a, 12:30

Azaroaren 27an Bilborock aretoan izango den finalean 20 minutuko emanaldia eskainiko dute Yoko Out taldeko durangarrek, eta finalera ailegatu diren beste hiru taldeek. Epaimahaiak aukeratzen duen taldeak disko bat grabatzea, eta BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan jasoko du sari bezala.

Azkue Fundazioak antolatzen du lehiaketa, eta publikoaren eta epaimahai baten erabakia izan da Ozhen, Begiz Begi, Desore eta Yoko Out aukeratzea finalerako.

Lehiaketaren webgunean egon dira taldeen kantak entzungai, eta 13.970 botogaz, Ozhen Bermeoko taldea aukeratu dute entzuleek. Epaimahaiak aukeratu ditu, bestalde, Baionako Begiz Begi, Desore igorretarrak, Yoko Out durangarrak.

Azaroaren 27an Bilborock aretoan izango den finalean 20 minutuko emanaldia eskainiko dute lau taldeek, eta epaimahaiak emango du 2015eko Banden Lehiaren irabazlearen izena. Disko bat grabatzea, eta Bilboko BBK Live eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan aritzeko aukera izango du talde irabazleak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!