Tabira igeriketa eta salbamendu taldeak 10 domina irabazi ditu Europako txapelketan

Anboto 2015ko ira. 30a, 14:03

Tabira taldeko kideak Europako eta Espainiako dominekin.

Europa mailako dominez gainera, Espainiako txapelketan beste 22 irabazi dituzte.

Irailaren 23tik 27ra salbamendu eta sokorrismoko Europako txapelketa jokatu dute Torreviejan (Alacant). Durangoko Tabira taldeko kirolariek 10 domina irabazi dituzte, tartean urrezko bi. Meritu handiko emaitza da 16 herrialdetako 64 klub eta 270 kirolari lehiatu direla kontuan hartuta. Egun berdinetan Espainiako txapelketa ere lehiatu dute eta Tabirak beste 22 domina irabazi ditu.

Estibaliz Hernándezek lortu du uztarik oparoena: Europako txapelketan bost domina irabazi ditu, urrezko bat tartean; Espainiakoan 9 domina lortu ditu.

Europa mailako bigarren urrea Eduardo Cortazarrek irabazi du. Horri, Espainiakoan lortutako beste hiru gehitu behar zaizkio. Gonzalo Díazek brontzezko bi eskuratu ditu Europakoan eta sei domina Espainiakoan. Ana Barturen Europako zilar batekin eta Espainiako hirurekin itzuli da. Azkenik, Victor Zabalak brontzezko domina irabazi du Europakoan eta zilarrezko bat Espainiakoan.

EUROPAKO TXAPELKETA

Estibaliz Hernández:

- Urrea: 2 km hondartzan.

- Zilarra: igeriketa-surfa.

- Zilarra: Taula gaineko erreskatea (Board rescue)

- Brontzea: Salbamendu-taula gaineko lasterketa.

- Brontzea: 200 metro oztopoetan.

Eduardo Cortázar:

- Urrea: 2 km hondartzan.

Ana Barturen:

- Zilarra: Taula gaineko erreskatea.

Gonzalo Díaz:

- Brontzea: 200 metro oztopoak.

- Brontzea: Taula gaineko erreskatea.

Victor Zabala:

- Brontzea: Taula gaineko erreskatea.

 

ESPAINIAKO TXAPELKETA

Estibaliz Hernández:

- Urrezko hiru domina, zilarrezko bost eta brontzezko bat.

Eduardo Cortázar:

- Urrezko domina bat eta brontzezko bi.

Ana Barturen:

- Urrezko domina bat eta brontzezko bi.

Gonzalo Díaz:

- Zilarrezko hiru domina eta brontzezko beste hiru.

Victor Zabala:

- Zilarrezko domina bat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!