Urrejola eta Iturraspe zesta txapelketako final laurdenetara sailkatu da

Anboto 2015ko ira. 28a, 10:50

Durangarrek 30-26 irabazi zuten Mutrikuren kontrako kanporaketa.

Asteburuan San Fausto Zesta Txapelketako final laurdenak erabaki zituzten Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Durangoko Egoitz Urrejolak eta Igor Iturraspek 30-26 irabazi zioten Mutrikuri. Irabazten hasi (7-4), baina mutrikuarren tanto ilara luze batek aldapa gora jarri zien partidua: 8-15.  Durangarrek erreakzionatu eta 22na berdindu zuten. Handik aurrera partidu orekatua jokatu zuten, baina Urrejolak eta Iturraspek bikote sendoagoa osatu zuten.

Gasteizek eta Markinak ere sailkatzea lortu zuten Andoain eta Noian menderatuta. Partidu biak emaitza berdinarekin amaitu ziren: 30-23.

Datorren asteburuan final laurdenak jokatuko dituzte. Durangok Biarritzen kontra jokatuko du domekan, 12:00etan. Biarritzek bikote indartsua dakar; esaterako, Jagoba Narbartek Ameriketarako bidea hartuko du abenduan, han profesional moduan jokatzeko. Hala ere, partidu orekatua aurreikusten dute adituek. Domekako jardunaldi berean Donibane Lohitzune eta Gasteizen arteko partidua ere jokatuko da.

Zapatuan, 18:00etan, Bidart-Berriatua eta Hossegor-Markina kanporaketak izango dira. Finalerdiak urriaren 10ean jokatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!