Final estuan Baqué Torneoa irabazi du Tabirakok

Anboto 2015ko ira. 21a, 12:20
Tabirako Baqué Torneoko irabazlearen garaikurragaz (Argazkia: tabirako.com)

Tabirako Baquék etxeko torneoa irabazi du finalean Deusto Loiola Indautxu taldea menderatuta: 68-64.

Talde biek oso final orekatua jokatu zuten hasieratik amaierara. Lehenengo laurdena 15nako berdinketagaz amaitu zen. Tabirako Baqué aurretik heldu zen atsedenaldira, baina puntu bakarreko aldeagaz: 36-35. Bigarren zatian ere parekotasuna nagusitu zen. Hirugarren laurdenaren amaieran markagailuak lau puntuko aldea islatzen zuen Durangoko taldearen alde (53-49) eta azken hamar minutuetan alde horri eutsi zion: 68-64.

Hirugarren tokia Ipar Euskal Herriko (Donibane Lohitzune) Nivelle Basket taldearentzat izan zen Paules taldeari irabazi ostean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!