"Gure hezkuntza eraikitzeko ikasturtea"

Anboto 2015ko ira. 21a, 10:24
HPT-koek maiatzean Durangon egindako agerraldia.

Hezkuntza Plataformen Topaguneak asanblada egin du Durangon, eta ikasturteko erronkak zehaztu ditu. LOMCEri aurre egiteaz aparte, Euskal Herrirako hezkuntza eredu propioa eraikitzeko deia zabalduko du.

HPT-k adierazi du "LOMCE Hego Euskal Herriko ikastetxeetan bete-betean sartuta" dagoela, eta planto egiteko beharra azpimarratu du. Baina, plantoa, "aurre egitetik harago" joan behar dela uste dute HPT-ko kideek: "Inposaketei aurre egiteko modurik honena gure hezkuntza propioa eraikitzea da".

Iazko ikasturteari dagokionez, LOMCeri egindako plantoa eta herritarren babesa modu oso positiboan baloratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!