Atxotegi: "Bidegorria amaitzean, Durango eredu bihurtuko da"

Anboto 2015ko ira. 16a, 13:02

Mugikortasun Astea martxan dago Durangon, eta gaur Mugikortasun Eredugarriaren Sustapenaren saria eman dio udalak Duranguesa txirrindulari elkarteari. Interbentzio artistikoaren saria Jon larreategi eibartarrak irabazi du.

Kontzientziazio kanpainetan laguntzeagatik jaso dute saria, adibidez. Josu Atxotegik hartu du saria, eta elkarteko kideen lana eskertu du. Gainera, Durangon mugikortsaun jasangarriaren alde egin daitekeen lanaz ere berba egin du: “Bidegorria amaitzean, Durango eredu bihurtuko da”.

Bestalde, interbentzio artistikoaren saria Jon larreategi eibartarrak irabazi du. Egunotan, bere irudiak kaleetan margotuko dituzte. Irudiak estoldetatik jausten ikusi ahal izango dira; Juan Zubiaurre antolatzaileak esan duenez, "mundua txarto tratatzen gabiltzala da ideia, eta ondorioz, mundua estoldetatik behera urtzen ikusiko da irudietan".

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!