Mugikortasun astea hasiko da hilaren 16an

Anboto 2015ko ira. 10a, 10:13

Durangoko Udalak Mugikortasun Jasangarriaren Astea antolatu du, eta hilaren 16tik 22ra bitartean ekintza ugari prestatu dituzte herritarrentzat. Iker Oceja zinegotziak aurkezpenean esan moduan, “herritarrengan jarrera aldaketa sustatzea eta garraio eredu jasangarriago baterantz joatea” dira kanpainaren helburuak.


Eguaztenean, 12:00etan, udaletxean burutuko den ekitaldiagaz hasiko da egitaraua. Bertan, sari bi emango dituzte:  Bizikletarte lehiaketa artistikoarenena, eta Mugikortasun Eredugarriaren Sustapenaren saria. Azken sari hori Duranguesa txirrindulari taldeak jasoko duela aurreratu zuen Ocejak.

Juan Zubiaurre ibili da egitaraua antolatzen, eta, besteak beste, irailaren 19an, 11:30ean hasiko den bizikleta martxa herrikoia aipatu zuen. Egun berean, bigarren eskuko bizikleten azoka egongo da, Ezkurdin.
Bestalde, ikasleekin kontzientziazio saioak garatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!