Uri Barrutieta Europako azpitxapeldun geratu da

Anboto 2015ko ira. 14a, 14:16

Espainiako 18 urtez azpikoen selekzioagaz Europako errugbi txapelketa jokatu du asteburuan Uri Barrutieta durangarrak. Finalean Ingalaterraren aurka galdu dute.

DRTko Uri Barrutieta jokalaria Europako azpitxapeldun geratu da, Liejan (Belgika) jokatu den txapelketan. Ligaxkaren ostean, final-laurdenetan Belgika kanporatu zuten, eta Portugal finalerdietan. Baina, finalean gehiago izan ziren ingelesak, 27-10eko markagailua ezarrita. Espainiako selekzioak lehenengoz parte hartu du 18 urtez azpiko Europako txapelketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!