Uribarri Barrutietak Europako errugbi txapelketan parte hartuko du bihartik aurrera

Anboto 2015eko irailaren 11

Uribarri Barrutieta

Durango Rugby Taldeko jokalaria Espainiako selekzioagaz arituko da Belgikan jokatuko den 18 urtez azpiko txapelketan.

Guztira hiru errugbilari euskaldun deitu dituzte: Barrutietagaz batera, Gaztediko Anne Fernández eta Association Sportive Bayonnaise-eko Amaia Erbinak ere parte hartuko dute Europako txapelketan. Multzo zail bat egokitu zaie: Biharko lehen jardunaldian Gales, Irlanda eta Italia izango dituzte kontrario.

Hiru jokalari euskaldunen parte-hartzea Euskadiko Federazioaren eta Basque Team fundazioaren arteko elkarlanaren fruitua da. Batez ere jokalari gazteekin, 2016 eta 2020 urteetako Olinpiar Jokoei begirako egitasmoa garatzen ari da. Euskadiko Federazioak aldizkako entrenamenduak antolatzen ditu zazpiko errugbian nabarmentzen diren neska-mutilekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!