Udalak "erabateko elkartasuna" agertu die errefuxiatuei, eta horiek jasotzeko prest agertu da, "merezi eta behar duten harrera emateko eta harrera hori berme osoz egiteko prest".
Udalak bere baliabideak ipiniko ditu errefuxiatuei lehen harrera egiteko, eta beharrezko balitz egonaldi luzeagoetarako edota betirako ere.
Pilar Ríos (PSE-EE), Olaia Albizu (EAJ), Harri Guridi (EAJ), Eider Uribe (EH Bildu), Ion Andoni del Amo (EH Bildu), Julia Perera (Herriaren Eskubidea) eta Fran Garate (PP) egon ziren atzo adierazpena onartu zen batzordean.