Errefuxiatuen harrera

Berrizko udalbatza errefuxiatuak hartzeko prest azaldu da

Anboto 2015ko ira. 10a, 11:38

Gerran dauden herrietako errefuxiatuei “merezi eta behar duten harrera” emateko konpromisoa hartu du Berrizko udalbatzak, alderdi guztiek aho batez onartutako adierazpenaren bidez.

Testuan azaldu dutenez, harrera “eraginkorra eta iraunkorra” izan dadin egingo dute lan, Eusko Jaurlaritzagaz eta EAEko gainerako erakundeekin koordinazioan. Espainiako Gobernuari eta EBri jarrera azkarra eta eraginkorra eskatu diete.

Antzeko egoeretan Berrizko herriak elkartasun aktiboa erakutsi duela gogoratu dute, eta batez ere, Saharar herriagaz egiten duen lana nabarmendu dute adierazpen instituzionalean.

Hasieran, mozio bana aurkeztu behar zuten EAJk eta EH Bilduk, eta azkenean, testu bateratu bat adostu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!