Gernika-Zaragoza, goi mailako saskibaloia, zapatuan, Landakon

Anboto 2015eko irailaren 11

Iaz Perfumeria Avenida taldeak irabazi zuen. (Argazkia: Bizkaiko Saskibaloi Federazioa)

Javi Durangoren oroimenezko torneoaren bigarren aldiak Gernika Bizkaia eta Mann Filter Zaragoza taldeak aurrez aurre jarriko ditu bihar, 18:00etan, Durangoko Landako kiroldegian. Talde biek emakumeen Lehen Mailan jokatzen dute, Espainiako ligarik gorenean, eta, aste bi barru, batak bestearen aurka hasiko dute liga denboraldia.


Gernikak aurten egin dituen lau fitxaketak (Gisela Vega, Shanasa Sanders…) bertatik bertara ikusi ahalko dira. Era berean, berezia izango da Britany Miller amerikarra Zaragozako elastikoagaz ikustea ere, azken urte biak Gernikan eman ostean.

Baqué torneoa
Asteburu honetan Baqué Torneoa ere jokatuko dute Durangon. Zapatuan finalerdiak jokatuko dituzte: Tabirako-Baqué eta Azkoitia Azpeitiaren artekoa 15:45ean hasiko da, eta Anglet Cote Basket eta Ventanas Arsan Astilleroren artekoa 20:00etan. Domekan, 12:30ean, finala jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!