Burgosko musika eta dantza tradizionalak, zapatuan, San Agustinen

Anboto 2015eko irailaren 11

Gaztelako musika tradizionalaren VII. jaialdia hartuko du, irailaren 12an, 20:00etatik aurrera, Durangoko San Agustin kulturguneak.

Palentzia eta Gaztela Leongo Durangoko zentroak antolaturiko emanaldia da biharkoa, eta Burgosko Agrupación Cantollano taldea da aurtengo jaialdira gonbidatu dutena. 1990. urtetik, Burgosko kanta, jantzi eta dantza tradizionalak ikertu, bildu eta ezagutarazteko lanetan murgilduta dabilen zortzikotea da Cantollano. Lan horren guztiaren isla dira hamarkada hauetan kaleratu dituzten diskoak.

Biharko hitzordu hori da San Agustin kulturguneak oporretako geldialdiaren ostean hartuko duen lehenengo emanaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!