Auto-ekoizpenen gunea ere egokituko dute, iaz bezala, aurten ere, eta erakusmahai erdia kontratatzeko aukera eskainiko du Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkarteak.
Beste urte batzuetan bezala, Durangaldeko sortzaile, elkarte eta erakundeei ezelako kostu barik euren produktuak erakusgai eta salgai ipintzeko aukera eskainiko die Gerediaga Elkarteak. Durangaldeko argitalpenen erakusmahaian euren lana erakutsi gura duten Durangaldeko sotzaileek Gerediaga Elkarteari luzatu beharko diote eskaria.
Durangoko Azokaren 50. edizioa izango da abenduaren 4tik 8ra Durangoko Landakogunea beteko duena. Urtemuga hori ospatzeko, edizio berezia izango da aurtengoa.