San Fausto Padel Txapelketan Ales Petralanda jokalaria gogoratuko dute

Anboto 2015ko abu. 27a, 09:24

Iazko padel txapelketako irudi bat. (Argazkia: Luis Iturrioz - @padelzaleak Twitter kontutik hartutako argazkia da)

Padelzaleak elkarteak bihar hasiko du San Fausto padel txapelketan izena emateko epea. Laugarren edizioa duen txapelketa memoriala bihurtuko da aurten, ekainean auto istripuz hil zen Ales Petralanda klubeko kidea omentzeko. Landakoko pistinetan eta emailez eman daiteke izena (inforpadelzaleak@gmail.com).

Landakoko kiroldegian jokatuko dute txapelketa, bariku arratsaldetan, zapatuetan, goiz eta arratsaldez, eta domeketan, goiz eta arratsaldez ere bai. Parte hartu gura duten bikoteek irailaren 7ra arte edukiko dute izena emateko aukera.

Lau kategoriatan jokatuko dute: gizon eta emakumeena, gizonena, emakumeena, eta umeena. Nagusiek 15 euro ordaindu beharko dute pertsonako, eta kategoria bitan partu hartu nahiez gero, 20 euro. Umeen txapelketarako inskripzioak 5 euro balio du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!