Txosnak muntatzeko kostuan aurreztu egingo dela ere azaldu dute udal arduradunek helarazitako oharrean, eta guztira, 7.000 pertsona elkartu ahal izango direla argitu dute. Kultura batzordean bi proposamen bozkatu ziren, atzo: Landako Gunea eta Pinondo. Hala ere, Durangoko Udalak beste kokaleku batzuk ere aztertu dituela azaldu dute: Azoka kalea, eta, Zarate eta Elexpe eraikinek utzitako orubea, besteak beste.
Hartara LESA erabilera anitzeko pabiloian izango dute kokaleku berria sanfaustoetan txosnek.