Diru-ekarpenak jasotzeko kontu korronte bat sortu du Bizkaia-Durangok

Anboto 2015ko uzt. 15a, 13:21

Joan zen astean lapurreta egin zuten Bizkaia-Durango txirrindularitza taldearen kamioian. Horren aurrean, taldeari laguntzeko diru-ekarpena egin gura dutenentzat kontu korronte bat jakinarazi dute.

Diru-ekarpen oso txikiak izanda ere lagungarri izango zaiela diote. Hauxe da kontu korronteko zenbakia: BBK: 2095 0036 60 9105671812

Era berean, Euskal Herriko osoko herritarrei lapurrak aurkitu ahal izateko laguntza eskatu diete. Pistaren bat duenak hainbat bide ditu Bizkaia-Durangogaz hartuemanetan jartzeko: Helbide elektronikoa (bizkaiadurango@gmail.com) eta sare sozialak: Facebook, twitter eta instagram.

Ostutako materialen artean daude honakoak daude: Cervélo bizikletak, Kabuto kaskoak, gurpil lentikularrak, Carbonbikes erradioak, Tuga Active Wear ekipamenduak eta Columbus Karpak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!