anboto.org

Durango Kirol Taldeko emakume beteranoak Espainiako txapeldun

  Kirolak  Durango

Gasteizen jokatu den Kluben arteko Espainiako Txapelketa irabazi dute.

Durango Kirol Taldeko emakume beteranoak Espainiako txapeldun
DKTko emakume beteranoen taldea | Ikusi handiago | Argazki originala

Lasterketa lauetan puntu mordoa batu zuten: Esaterako, Emilia Paunicak eta Inés Pérezek 200 eta 800 metrotako probak irabazi zituzten, hurrenez hurren. Maria Jose Gilek, berriz, bigarren batez bestekorik onena lortu zuen 1.500 metrotan. Begoña Martinez durangarrak hesietan eta Eva Muñoa elorriarrak pisu jaurtiketan lortutako laugarren eta bosgarren postuak ere azpimarragarriak dira.

Txapelketa amaitu eta puntuak kalkulatu ostean epaimahaiak Manresa klubari eman zion garaipena eta Durango Kirol Taldea bigarren postuan geratu zen. Momentuan denek ontzat eman zuten epaimahaiaren erabakia, beterano mailako puntuaketak egitea zein egiaztatzea konplexua delako. Baina behin etxera bueltatu eta nork bere emaitzak egiaztatzean DKTko atleta bat puntu bat gutxiago eman ziotela ohartu zen. Espainiako Federazioari jakinarazi zioten eta honek erreklamazioa onartu zuen. Zenbatu gabeko puntu horrekin DKTk Manresa gainditu zuen eta, ondorioz, atzo Espainiako txapeldun izendatu zituzten.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa