Tabirako gaztetxea

Tabirako Fundifesen bulegoak okupatu dituzte Gaztetxe izateko

Anboto 2015ko eka. 27a, 18:19

Gaurko Erein Egunaren baitan, arratsaldeko kalejiran joan diren gazteek  Fundifes fabrika zaharreko eraikina okupatu dute. Autogestioaren bidetik, aisialdi, formakuntza eta kultura "eskaintza urriari" aurre egiteko tresna dela esan dute.

Duela urtebete Baguez gure espazio bile! dinamika hasi zuten hainbat gaztek, aisialdi eta kultur jardueretarako zein hartuemanak lantzeko espazio bat behar zutela aldarrikatuz. Euren hausnarketa publiko egin zuten, eta udalari soluzio bat eskatu zioten. eurek ere bazeukaten proposamena: Correosen eraikin zaharra. Baina ez dute lortu traturik udalagaz.

Gaurko, Erein Eguna deitua zuen gazte talde batek, eta bazkariaren ostean, arratsaldeko kalejiran, Fundifesera sartu dira dozenaka gazte. Sartu bezain laster garbitzen hasi dira, auzolanean. Egunero asanbladak egingo dituzte, funtzionamendua erabakitzeko. Izena ere batzarrean zehaztuko dute.

Fundifes enpresa 2008an zarratu zuten, egoera ekonomikoagatik. Kalteordain modura, lurra behaginei eman zieten enpresariek. Beraz, okupatu duten eraikina orduko beharginen jabetzakoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!