Auto klasikoen erakusketa egingo dute Landakon

Anboto 2015eko ekainaren 20a

Eskuko Racing eskuderiak Auto Klasikoen V. Erakusketa antolatu du zapaturako. Elkargunea Landako erakustazokan jarri dute. Auto guztiak batu ostean, Durangaldean zeharreko ibilbideari ekingo diote. Horrela, eskualde osoko errepideetan ikusi ahalko dira Durangora etorritako autoak.


Landako erakustazokara bueltan, auto klasiko guztiak 13:30etik 19:30era ikusgai egongo dira bertan. Aurtengo erakusketa Juanjo Aurrekoetxearen oroimenezkoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!