Erizain bat poliziekin batera adarra jotzen ibili zaiola salatu du Gorka Frailek

Anboto 2015ko eka. 11a, 13:44

Gorka Fraile preso politikoa atzo itzartu zen mingaineko minbizia sendatzeko ebakuntzatik. Medikuek diote eboluzioa ondo doala, eta dagoeneko solairura igo dute. Senideek gaua beragaz pasa ahalko dute. Erizainaren kasua kenduta, medikuen tratua orokorrean egokia izan dela diote.

Ainhoa Sergio presoaren lehengusinak emandako datuen arabera, medikuek diote Fraileren eboluzioa ondo doala. Gaur bertan solairura igo dute. Momentuz ez diete esan aurrera begira zer tratamendu jarraitu beharko duen gaixotasunari aurre egiteko.

Sergiok esan duenez, erizain bat poliziekin batera adarra jotzen ibili dela salatu du Gorka Frailek. Ospitaleko arduradunekin hitz egin, eta erizaina aldatuko dutela erantzun diete. Bestelakoan, medikuek orain arte emandako tratua egokia izan dela adierazi du Etxeratek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!