Topaketa solidarioetan batutako materiala eman diote Rio de Oro elkarteari

Anboto 2015ko eka. 11a, 11:11

Durango Rugby Taldeak ikuspegi solidarioa txertatu die aurten errugbi topaketei. Errugbia sustatzeko ez ezik, Rio de Oro elkartearentzako materiala batzeko baliatu dituzte inguruko ikastxeetako 1.200 ikaslek Arripausuetara egindako bisitak. Batutako material dena dagoeneko eman diote Rio de Oro elkarteari.

Rio de Oro elkarteak ezindutako ume saharauiak Durangaldera ekartzen ditu urtero, udako egun batzuk hemen eman ditzaten. Aipatutako errugbi topaketak, maiatzean zehar 5 egunez ospatu ziren eta bertan 9 eta 16 urte bitarteko 1.200 ikaslek parte hartu zuten. Batutako materiala, berriz, jolasak, kotxean bidaiatzeko aulkiak, arropa eta garbitasun pertsonalerako artikuluak izan ziren. Durango Rugby Eskolako ordezkariek, topaketetan batutako materiala eman Rio de Oro Durango Elkarteari.

DRT-k bere esker ona adierazi die Durangoko ikastetxeei, Durangoko Udalari, Dyalvo Sport enpresari eta ekimena aurrera egitea ahalbidetu duten laguntzaile denei.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!