Emma Johansson suediarrak irabazi du Durangoko klasikoa

Anboto 2015ko eka. 9a, 19:06
Emma Johansson Durangoko podiumaren gorenean

Niewiadoma eta Johansson-en arteko esprintean suediarra izan da azkarrena.

Durango-Durango klasikoa lehiatu dute gaur Durangaldeko bideetan. Fassa Bortolo taldeko Asja Paladin italiarrak kilometro asko egin ditu ihes eginda, baina Muniketarako lehen igoeran harrapatu egin dute. Muniketarako bigarren igoeran talde txiki bat eratu da eta helmugara arteko bidea egin du. Azken 500 metroetan Emma Johanssonek (Orica-Ais) erasoa jo du eta Katarzyna Niewiadoma poloniarrak bakarrik erantzun dio. Johansson izan da Ezkurdin kokatutako helmuga zeharkatzen lehenengoa. Niewiadomagaz batera, Elena Cecchini Italiako txapeldunak (Lotto) osatu du podiuma.

Lointek taldeko Eider Merino lehenengo euskalduna izan da eta BZK taldeko Ziortza Isasik esprint berezien saria irabazi du.

Bihar arratsaldean Emakumeen Bira hasiko dute Iurretan hasi eta amaituko den erlojupekoagaz.

BZK Emakumeen Bira taldeko Ziortza Isasi:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!