Bizikleta Egunean 120 gaztetxok parte hartu dute

Anboto 2015ko eka. 9a, 11:59

Gaztetxoak domekan martxa hasteko prest

Domekan antolatu zuten Durangon. Antolatzaileak pozik daude ekimenak jasotako harreragaz eta datorren urtean berriro antolatzeko asmoa erakutsi dute.

Domekan 6-15 urte arteko 120 gaztetxok parte hartu zuten Bizikleta Egunaren harira antolatutako martxan. Guraso batzuk ere parte hartu zuten. Horrela, 150 laguneko tropela osatu zuten Abadiñora arte. Han bitan zatitu ziren; batzuk Durangora itzuli ziren Okarantzatik eta besteak Mendiola ingurura joan ziren. Amaieran, ginkana, puzgarri eta beste hainbat ekintza izan zituzten Ezkurdin.

Duranguesa txirrindularitza elkarteak eta Durangaldeko Bizikleta Eskolak antolatu zuten ekimena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!