Peter-en oroimenezko pilota finalak jokatuko dituzte Durangon

Anboto 2015eko ekainaren 5a

Domekan, 17:00etan, hasiko dira Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.

Jose Mari Agirre ‘Peter’-en oroimenezko pilota txapelketaren barruan hiru final jokatuko dituzte. Lehenengo final biak lau t’erdian dira: kadeteetan Sagasta eta Olaguenaga neurtuko dira, eta, promesetan Diez eta Zubikarai. Nagusien mailako finala binaka jokatuko dute: Aurtenetxe eta Olalde Elordi eta Zabalaren kontra lehiatuko dira. Finalak ikusteko ez dago ordaindu beharrik; sarrera doakoa da.

Zesta txapelketako finalerdiak

Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak zestako partiduak ere hartuko ditu asteburuan. Hain zuzen, zapatuan, 18:00etan, Euskal Astea XIV. Zesta Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte. Lehenengo partiduan Retolaza eta Aitzol berritxuarrak Lander eta Andonegi mutrikuarren kontra lehiatuko dira; bigarren finalerdian Goenaga eta Elkoro mutrikuarrek Gandiaga eta Mandiola izango dituzte kontrario. Irabazleek ekainaren 13an jokatuko dute finala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!