Padel txapelketan batutakoa haurren minbizia ikertzera bideratuko dute

Anboto 2015ko eka. 1a, 12:15

Fair Play Durango Padel Klubak padel txapelketa antolatu du, eta batutako dirua haurren minbiziaren ikerketara bideratuko du. Hain zuzen, Galdakaoko ospitalean minbiziaren ikerketa sustatzeko helburuz sortutako marea laranja mugimenduak jasoko du dirua, eta Galdakaon minbiziaren ikerketa bultzatzeko erabiliko du. Txapelketa ekainaren 5ean hasiko da, eta ekainaren 3ra arte eman daiteke izena.


Ekainaren 5ean hasiko da txapelketa, eta partidu guztiak Durangoko Arripausueta kirol instalazioetan jokatuko dituzte. Lau bikotez osatutako ligaxkak izango dira lehenengo; beraz, bi partidu jokatzeko bermea izango dute parte-hartzaileek.

18 urtetik gorako edozeinek hartu dezake parte, eta bi kategoria bereiziko dituzte: emakumezkoena eta gizonezkoena. Ezin izango dute 32 bikotek baino gehiagok parte hartu. Ekainaren 3ra arte eman ahalko da izena, Abadiñoko Eroski saltoki-gunean, 19:00etatik 21:00etara. Izen ematea pertsonako 12 euro izango da gutxienez, eta hortik aurrera bakoitzak nahi duena eman ahalko du.

Iaz ere antolatu zuten honen antzeko txapelketa bat, eta, kasu hartan, Durangaldean baliabide urriak zituztenentzat bideratu zuten bildutako dirua, Gurutze Gorriaren bitartez. 1.660 euro inguru lortu zituzten iazko ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!