Brannan Fix txirrindularia izan zen taldeko onena. Lasterketa irabaztetik gertu egon zen, baina azkenean bigarren postuaren konformatu behar izan zuen, irabazlearengandik 54 segundura helmugaratuta. Iñigo Landaluze Baque-Ibinarriaga taldeko txirrindulariak irabazi zuen lasterketa.
Beste Alde/La Tostadora taldeari dagokionez, Brannan Fix bigarren postuan sailkatu zen, Julen Solaun hamaikagarren, Iñaki Arakistain hamabigarren, Gontzal Garcia hamahirugarren eta Peru Barañano hamazazpigarren. Horrek eman zien taldekako sailkapena irabaztea.