Duela ia bi hilabete, David Garcia Txikik orkatilako bihurritu bat izan zuen. Horregatik entrenamendu faltarekin heldu zen lasterketara. Hala eta guztiz ere, podiumean sartzeko aukerak bazituen eta hala egin zuen.
Lasterketa hasi bezain pronto hiru korrikalari geratu ziren lasterketaren buruan. Javier Crespo, bi aldiz Espainiako mendi lasterketen txapelketako irabazlea; Enrique Meneses, lau aldiz Espainiako mendi lasterketen txapelketako irabazlea eta David Garcia durangarra. Lasterketa guztian Meneses ibili zen bere erritmo gogorra ezartzen. 'Lagos de Covandonga' ingurura iristean Crespok hartu zuen lidertza, Menesesi distantzia ateraz. Honek berdina egin zuen Garciarekin eta horrela geratu ziren podiumeko postuak helmugara arte.
Lasterketa ona izan zen Garciarentzat, kontuan izanda lesio batetik bueltatu berri zela eta entrenamendu faltan zegoela.