Tabirako-Baquéko kadeteek Espainiako txapelketa lehiatuko dute

Anboto 2015ko mai. 14a, 10:53

Maiatzaren 24tik 30era izango da Leongo kiroldegian. Multzoak sortzeko zozketan Ourense, Leon eta Kantabriako taldeak egokitu zaizkie.

Tabirako-Baquéko multzokideak Codigalco Carmelitas (Ourense), Agustinos Leclerc (Leon) eta EM Pielagos (Kantabria) izango dira. Lehenengo partidua maiatzaren 24an, 13:30ean, jokatuko dute  etxeko taldearen aurka; bigarrena hurrengo egunean izango da, 17:30ean, Galiziako taldearen kontra; ligaxkako azken patiduan, maiatzaren 26an, 17:30ean, Pielagos izango dute arerioa.

Aurten Bizkaiko Kopa irabazi du Tabirako-Baquéko kadeteen taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!