Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen ekimena da Laburbira. Egitasmoaren bidez, euskaraz ekoiztutako laburmetraiak herriz herri zabaltzen dituzte, eta Durangaldera ere etorri da film laburren zirkuitua. Eguaztenean, 19:00etan izango da emanaldia Plateruenean. UEUk IkerGazte kongresuko saio osagarri legez antolatu du film laburren emanaldia.