Jonek Iñaki Williams ezagutu du, Maddi bere lagunari esker

Anboto 2015ko mai. 7a, 17:06

Lau urteko athleticzale durangarrak Athletic taldeko Iñaki Willimas ezagutu du. Maddi bere klasekideari zor dio ametsa bete izana.

Athletic Fundazioak ‘Zuri Gorriz Ametsetan’ lehiaketa abiatu du. Bertan athleticzale batek beste hirugarren batentzako desio bat eskatu dezake. Lehiaketako lehenengo irabazlea Jon lau urteko durangarra da. Bere klasekide Maddik lehiaketan parte hartu eta Joni Iñaki Williams ezagutzeko aukera emateko eskatu zuen. Ametsa errealitate bihurtu da ondoko bideoan ikusten denez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!