Beste Alde La Tostadora taldeko Brannan Fix garaile Orduñan

Anboto 2015ko mai. 4a, 10:14

Beste Alde La Tostadora taldea

Beste Alde La Tostadora taldeak denboraldiko lehen lasterketa irabazi du, Brannan Fixen eskutik. 

Durangesa elkarteko junior mailako taldeak, lehen garaipena lortu du Orduñako lasterketan. Txirrindulari trukearen proiektuan dagoen Brannan Fix amerikarra izan zen bizkorrena sprintean. Lasterketako ihesaldi garrantzitsuenean, taldeak hiru txirrindulari sartu zituen, Beñat Etxebarria, Xabier Gutierrez eta Brannan Fix. Lasterketako azken itzulian Fixek erasoa jo eta Elortegirekin batera sprintera heldu ziren, amerikarra sprintean gailenduz. Etxebarria seigarren izan zen, Gontzal Garcia zazpigarren eta Peru Barañano zortzigarren. Taldekako garaipena ere durangarrentzat izan zen.

Bestalde, domekan, Sestaoko lasterketan, taldeak postu onak lortu zituen. Julen Solaun hirugarrena izan zan, Gontzal Garcia laugarren eta Aritz Oleaga seigarren. Hori dela eta, Sestaon ere, taldekako garaipena lortu zuten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!