Oier Ariznabarretak brontzea irabazi du Espainiako duatloi txapelketan

Anboto 2015ko api. 13a, 10:25
Oier Ariznabarreta eskuman

Hiru segundora geratu zitzaion bigarren postua zapatuan Sorian jokatutako txapelketa.

Txapelketa esprint modalitatean lehiatu zuten. Emilio Martinek goitik behera agindu zuen proba osoan eta gainerako denen gainetik ibili zen. Podiumeko bigarren koska Sergio Lorenzok bete zuen eta hirugarrena Mugarra Triatloi Taldeko Oier Ariznabarretak. Diseinatutako taktikak ondo irten ziola adierazi du durangarrak; pena bakarra du: irteeran atzeko postuetan kokatu zuten eta horrek zaildu egin zuen bere jarduna. Lorenzok lortutako bigarren postua hiru segundora bakarrik geratu zitzaion

Emakumeetan Claudia Lunak irabazi zuen Espainiako txapelketa.

SAILKAPENAK GIZONETAN

1- Emilio Martin: 57.43

2- Sergio Lorenzo: 58.46

3- Oier Ariznabarreta: 58.49

4- Roger Dalmau: 58.55

5- Mario Garcia:  58.59

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!