Txapelketa apirilaren 2tik 4ra jokatu zuten Gironan. 70 taldek parte hartu zuten, hiru mailatan banatuta; kadete, haur eta mini kategorietan. Torneoan, adibidez, ACBn dabiltzan Baskonia, Valladolid eta Canarias kluben harrobiko taldeek jokatu dute; baita Alemaniako talde bik ere.
Tabirako-Baquek lehenengoz parte hartu du torneoan, eta ez da faboritoen artean egon, baina onenen pare ibili da. Kadete mailako mutilen finalean Durangoko taldeak 82-73 menderatu zuen Montgat taldea, eta merezimendu osoz etxera ekarri du txapelketa prestigotsu horrerako garaikurra.