Iñigo Elosegui irabazle Tabira Sarian

Anboto 2015ko api. 7a, 13:08

Duranguesa Txirrindulari Elkarteak antolatutako probak 190 ziklista batu zituen. Ihes egindako taldetxo baten esprintean Autonervion Renault taldeko Iñigo Elosegui izan zen onena.

 

Junior mailako XXXI. Tabira Saria joan zen eguenean lehiatu zuten Durangotik abiatuta. Aurten Euskal Herria txapelketaren barruko lasterketa izan da eta parte hartze zabala izan du. Guztira 190 txirrindulari aritu dira. Tartean txirrindulari ingeles bi ere ibili dira. Horietako bat, Timothy Jones, protagonista izan zen lasterketako zati handi batean. Minutu batetik gorako aldeagaz ibili ostean, Goiuria gainera heldu aurretik harrapatu zuten.

Azkenengo mendateko lehenengo maldetan 30 laguneko ihesaldia sortu zen. San Juan de Momoitioko maldek taldetxoa 17 txirrindularira murriztu zuten. Talde horretan jokatu zen garaipena eta esprintean Iñigo Elosegui izan zen azkarrena.

SAILKAPENA

1- Iñigo Elosegui (Autonervion Renault)

2- Jon Gil (Vicinay Cadenas)

3- Jokin Aranburu (Zarauztarra)


Mendiko saria: Carlos Ruiz (Lizarte)

Esprint nagusia: Koldo Velasco (Andoaingo)

Taldekako sailkapena: Andoaingo

 

Podiumeko argazkia:

 
Andoiango taldeak irabazi zuen taldekako sailkapena:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!