Ariznabarretak irabazi du Espainiako Kopako kilometro bertikaleko lehenengo lasterketa

Anboto 2015eko martxoaren 25a

Ariznabarreta Elgoibarko krosean

Pasaden zapatuan ospatu zen Kilometro Bertikalen Espainiako Kopako lehenengo proba.

Artenaran (Kanaria Handia) izan zen lasterketa. Oier Ariznabarretak lasterketa 25:21 denborarekin amaitu zuen. Bere atzetik 11 segundotara Pere Rullan sartu zen eta hirugarren tokian Aitor Osa gipuzkoarra sartu zen 36 segundotara. Lehenengo hiruretatik kanpo geratu zen Iñigo Lariz, 26:57ko denborarekin. Hurrengo lasterketa abuztuaren 8an izango da Arredondon, Kantabrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!